Iñigo Urkullu

Aurrekoa Hurrengoa

EGITASMOA

EUSKADI AURRERA

  • BIZIBERRITZE EKONOMIKOA ETA ENPLEGUA SORTZEA

    • Gazte enplegurako osoko plana: enpresei praktika kontratuak sortzen laguntzea, gazteen auto enplegua sustatzea eta enplegurako nazioartekotze beka programa abian jartzea.
    • Autoenplegu planak 45 urtetik gorako langabeentzat.
    • Ekintzaileentzako laguntasuna: enpresak sortzeko laguntasun ekonomikoak eta zerga alorreko laguntasunak, sektore ekonomiko berriak bultzatuz.
    • "ETE funts" berezia, enpresa txiki eta ertainentzako finantzaketa ahalbidetzeko
    • Nazioartekotzea bultzatzea, enpresa txiki eta ertainak nazioartera irten daitezen bultzatuz, eta esportazioak ugaritzeko xedez.
    • Berrikuntzaren aldeko apustua, berrikuntza teknologikoak eta ikerkuntza jarduerak gauzatzen dituzten enpresa kopuruak igoz
    • Sorkuntzazko eta kultur industriak sustatzea. Nazioarteko bekak emateko programa berezia, artista eta sortzaile gazteei zuzenduta
  • BABESA ETA SOLIDARIOTASUNA KRISIALDIAN

    • Gutxieneko pentsioen erosahalmena mantentzea. Alargun pentsioen "euskal osagarria" bermatzea.
    • Gizarte prestazio sistema bermatzea, bere eraginkortasuna hobetuz. Laguntasun sozialen jarraipen eta kontrola indartzea, izan daitezkeen iruzurrak saihesteko
    • Solidariotasun fondoa, enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituztenentzako enplegua ahalbidetuz.
  • KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKOAK BERMATZEA

    • Euskal osasun sistemaren kalitatea berreskuratzea, lehen mailako arreta zentroak indartuz.
    • Kalitatezko hezkuntza bermatzea, ekonomikoki eskuragarria. Osoko hizkuntza gaitasuna euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Lanbide heziketa-enpresa lotura indartzea. Euskal Unibertsitateei laguntzea, bikaintasun zentroak diren neurrian.
    • Euskadiko hiri segurtasun plana. Ertzaintza ETArik gabeko errealitatera egokitzea, eta kalean presentzia handiagoa izan dezaten.
    • Etxebizitza zaharrak eraberritzeko laguntasunak, eta hutsik dauden etxebizitzak alokairurako erabiltzea
  • ZORROZTASUN EKONOMIKOA ETA KUDEAKETA ERAGINKORRA

    • Diru bilketa eta iruzur fiskalaren kontrako borroka planen eraginkortasuna hobetzea, Foru Aldundiekin koordinatuta.
    • Eusko Jaurlaritzaren berezko funtzionamendu gastuak murriztea, eta Sozietate publikoetan doikuntza planak ezartzea.
    • Kanpoko auditoria independentea Eusko Jaurlaritzaren eta Sozietate publikoen egoera ekonomiko eta finantzarioa ezagutzeko.
    • Gobernuaren jardueraren gardentasun Plana.
  • BAKEA, BIZIKIDETZA, AKORDIOA ETA EUSKADIKO BARNE KOHESIOA

    • Zintzotasun, zuhurtasun eta lankidetza konpromisoa, Euskadin bakea lortzeko. Elkarrizketa foro berria, bazterketarik gabe, Bakea eta elkarbizitza indartzeko.
    • Estatuarekin harreman eredu berria, euskal indar politikoek adostua eta gizartearen beharrizanen eta borondate demokratikoaren araberakoa.
    • Nafarroa eta Iparraldearekin harreman instituzionalak indartzea alor ekonomiko, kultural eta sozialean. Mundu mailan "Basque Country" marka sustatzea.
    • Euskara, komunikazio, bizikidetza eta gizarte kohesiorako tresna gisa sustatzea

Egitasmo osoa jaitsi PDF formatuan